Lotura Neuromuslularra

 


cropped-cropped-logo14.jpgGure organismoak duen autosendatze naturaleko printzipioan oinarritutako teknika…cropped-cropped-logo14.jpg


KINESIO4


cropped-cropped-logo14.jpgKirolarientzako masajea edo masaje deskontrakturatzailea lotura neuromuskularrarekin osatzen dugu.

Kasu bakoitzerako beharrezko den teknika erabiltzen dugu.

Lotura neuromuskularrari esker, giharrek bere funtzioa mantentzen dute eta bere errekuperazioa bizkorragoa izatea lortzen da.

“Tape”ak bere eragina azalaren bitartez egiten du, zirkulazioa estimulatuz eta endorfinen segregazioa eraginez.



cropped-cropped-logo14.jpgGure tarifak kontsulta itzazu.


 

cropped-cropped-logo14.jpg ZERTARAKO ERABIL DAITEKE?

  1. Giharretako kargak: (Giharra lasaitu edo indartzeko)
  2. Likido-atxikipena…: (Drenatzeko)
  3. Hilerokoak eragindako ondoezak, idorreia, hemorroideak…


cropped-cropped-logo14.jpg HISTORIA pixka bat:

JATORRIA

Kenzo Kase (kiropraktiko japoniar) doktoreak sortu zuen 70. hamarkadan.

1973an Nitto Denko enpresarekin elkartu zen Kinesio Tape zinta espezifikoa sortzeko. Eta ondorioz, Kinesio Taping metodoa sortu zuten.

Gerora, eliteko kirolarien erabilerari esker eman zen ezagutzera.


ETEKINAK

Organismoaren autosendatzea errazteko, mugimendua ezinbestekoa dela konturatu zen  Kenzo doktorea.

Muskuluek erlazio estua dute azalarekiko. Hortik dator lotura neuromuskularraren ideia.

Horrela, eritutako muskulu eta artikulazioen sendatzea errazten da, linfatiko eta zirkulazio sistema oztopatu gabe.

Tape-a, “S” itxurako itsasgarri hipoalergenikoa duen kotoi tira bat da. Ez du inongo botika motarik.

Efektu drenatzaileak, zuzengarriak, analgesikoak… ditu; eta euskarri muskularra ere bada. Bere aplikazioak duen teknikaren ondorioz lortzen diren printzipio fisiologikoetan oinarritzen dira efektu hauek.