Vodder metodoa 
Eskuzko Drainatze Linfatikoa presio arineko teknika da, Teknika honekin gorputzeko uraren oreka indarberritu eta ehunetan atxikiutako likido eta proteinak zirkulaziora itzultzea lortzen da.
ZERTARAKO ERABIL DAITEKE?
- Zirkulazio arazoak.
- Likido-atxikipena (erretentzioa).
- Edemak.
- Hematomak.
- Zelulitisa.
- Idorreria.
GOMENDATUTAKO SAIOAK
- Fasea: Lehen hilabetean 8 bat saio gomendatzen dira (astean 2tan).
- Fasea (mantenua): Hilabetean 1 edo 2 aldiz.
ETEKINAK
- Edemak txikiagotzea.
- Gorputza desintoxikatzea.
- Infekzio kronikoak arintzea.
- Erreduren, ildasken, zimurren, zaurien…en kasuetan ehuna berritzea.
- Neke kronikoaren eta fibromialgiaren sintomak txikiagotzea.
- Idorreria eta digestio arazoen kasuetan ere etekinak ditu.
HELBRUA: Sistema linfatikoaren funtzioak estimulatzea.
Funtzio hauek honakoak dira:
- Erregulazio homeostatiko interstiziala.
Organismoko zelulak aurkitzen diren ingurunearen kalitatea erregulatzea.
(Imajina dezagun organismoa akuario bat dela, non zelulak arrainak diren eta ura zelula hauek bizi diren ingurunea).
Aipaturiko erregulazio hau garraioaren, iragazkiaren eta linfa ekoizpenaren bitartez lortzen da.
- Organismoaren erantzun immunologikoa aktibatzea.
Gure tarifak kontsulta itzazu.